Karrozak

karrozak

Udalak jakin izan duenez, mozorro egunean, karrotxo eta karroza kopuru handia pilatu da Alde Zaharrean, baita soinu-ekipoen kontzentrazioa ere gune horretan. Egoera horrek eragozpenak sortu ditu 2024ko San Fausto jaietan ospatutako mozorro egunean, elkarbizitzari eta eremuaren ordenari eraginez. Hori dela eta, inprimaki honen bidez, koadrilek, elkarteek eta kolektiboek izena eman beharko dute karro edo karrozak erabiltzeko baimena eskatzeko.

Gehienez 10 karroza eta 20 karro txiki baimenduko dira. Izen-emateko epea amaitutakoan, posta elektroniko bidez jakinaraziko da baimena eman den ala ez (esleitutako dortsala ere agertuko da)

Eskabide kopurua baimen kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez erabakiko da baimenaren esleipena.

Zozketa egin ondoren, identifikazio-zenbakia emango da, eta karrozak edo karrotxoak ikusgai eraman beharko du ekitaldian zehar. Aipatutako dortsala HAZ-en eskuragai egongo da zozketa ondorengo egunetan.

Karrozak San Faustoko Jaietan

Izena emateko epea : Irailaren 8tik 30era
  • ESKATZAILEA - TALDEAREN ORDEZKARIA
  • TALDEAREN ETA KARROZAREN DATUAK

ESKATZAILEA - TALDEAREN ORDEZKARIA

DATUEN BABESA: Durangoko Udalak herritarren eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketaren esparruko datuak tratatzen ditu, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen arabera. Datu pertsonalak gaian eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie. Zure eskubideak balia ditzakezu dpo@durango.eus –(r)en aurrean, bai eta informazio gehiago eskuratu www.durango.eus web orrialdean.

TALDEAREN ETA KARROZAREN DATUAK