Agenda

YARIN (Jon Maya eta Andrés Marín)

2022ko irailean Sevillan estreinatutako lan hau euskal kultura eta kultura flamenkoaren arteko elkarrizketa bat da, eta, dantza izango da bien arteko topalekua. Iparrak eta Hegoak eskua emango diote elkarri bi dantzari hauen bidez: batetik, Jon Maya, Kukai Dantza taldearen sortzailea eta koreografoa, eta, bestetik, Andrés Marín, Sevillako bailaore eta koreografoa.
Yarín bien abizenetako silaben batuketa baino gehiago da. Ahotsaren, perkusioaren, eta, dantzaren arteko soinu-elkarrizketa da. Bakoitzarensustraietatik, eta, euskal zein flamenkoaren sustraiak elkartzearen gogotik sortutako elkarrizketa irekia da. «Gaurko pausu bakoitzak, biharko bidea egiten du».

 

 

Kartela_txikian
Data
Calendario larunbata, 28 urria 2023 Denbora 19:00  -  20:00
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde 12)