XXXIV. Musika Hamabostaldia.
Ant.: Bartolome Ertzilla Musika Eskola
Kuttune susperraldian dagoen folk taldea da, Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak zuzenduta. Kalitatezko zuzenekoa eskaintzen du, hainbat soinu eta instrumentuz gozatzeko aukera ematen baitizu, eszenan dauden 9 musikari profesionalekin. Euskal folklorean oinarritutako eta inguruko kulturekin zein munduko musikekin fusionatutako konposizioak dakartzate euren errepertorioan.
Taldearen soinu ezaugarriak, alde batetik, artxibo, kantutegi eta landa-grabazioen inguruan egindako ikerketa sakonean, eta bestetik, antzinakoa eta gaur egungoa batzen dituzten tinbre eta testura berriak bilatzean oinarritzen dira.
75 min.
Ahotsa, perkusioa, konponketak eta Zuzendaritza: Nerea Quincoces
Ahotsa: Charlie Santiago
Txirula eta ahotsak: Irene Gil
Saxo tenorra: Aingeru Torre
Klarineteak eta alboka: Pablo Dávila
Baxu elektrikoa eta konponketaks: Jordi Arcusa
Pianoa eta ahotsak: Tania Loza
Gitarra eta ahotsak: Pablo Bueno
Bateria: Unai Olabarri.
PREZIOA: 8 € (6 € Bazkideak eta Musika Eskolako ikasleak)