Agenda

CÓMICO

Antzezleak berak azaltzen duenez, ikuskizun hau «nire antzerkiko azken hamar urteetako almagrea (okre gorria) da», hau da, pinturari dagokionez, 
artistak horma gainean egindako oinarrizko marrazkia, fresko bat egin eta gehiago landu aurretik. Klasikoak beti landu dituen El Brujori esker hitzarekin bakarrik liluratzea lortzen du.
Cómico itxuraz bat-batekoa den bakarrizketa bat da, non El Brujo-k aktore eta antzerkigile lanbidearen nondik norakoak azaltzeaz gain, bere bizitzako pasarte ugari biltzen dituen, ikuskizun baten eraikuntzaren ikuspegi pribilegiatua eskaintzeko. 

Aktorea eta Zuzendaria: Rafael Álvarez, El Brujo

Castellano

100 min.

PREZIOA: 12 € (Bazkideak 9 €)

comico1
Data
Calendario igandea, 17 abendua 2023 Denbora 19:00  -  21:00
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde 12)