San Agustin Kulturgunearen 25. Urteurrenari amaiera emateko, MALUTAren bederatzigarren edizioa heldu da, Durangaldeko Gabonetako klasiko bihurtu den Zirku Gala. Beste behin ere, antzokia zirkuko karpa bihurtuko da, GANSO & CIAk munduan zehar bildu dituen artistak hartzeko. Oraingo honetan LOTTA & STINA(Finlandia), Cia. NON SIN TRI (Madril), Cía. NI MÚ (Euskadi) eta MICA PAPRIKA(Portugal) izango ditugu gurean. Jakina, hori guztia GANSO & CÍAren ohiko txorakeria sotilekin.
4 funtzio esklusibo eta errepikaezin. Ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren, poesiaren eta umorearen erakusgarri. Ikusle guztientzako ikuskizuna, gaur egungo zirkua, lehengoak bezain maitagarria eta dibertigarria.
Galako anfitrioak: GANSO & CÍA
Artista gonbidatuak:
LOTTA & STINA (Finlandia)
CÍA. NON SIN TRI (Madrid)
CÍA. NI MÚ (Euskadi)
MICA PAPRIKA (Portugal)
75 min.
PREZIOA:
Helduak: 8 €
Bazkideak: 6 €
18 urtetik behera: 4 €
Txikitxartela: 3 €