Agenda

TIERRA DE NADIE

 

Tierra de nadie obrak hainbat arlo barne biltzen ditu: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeke dagoen leku batean murgilduko gara. Leku ezkutu batera bidaiatuko dugu - norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa-, eta, gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkituz joango gara

Tierra de nadie-k gai asko lantzen ditu: hastapenak eta amaierak , distantziak, gorpu bat osotzen duten gorpu ezberdinak eta euren arteko loturak , idatzi gabeko arauak, bazterrak eta ur-ertzak, topaketa eta aldentzeak, azalak, zerbaitetan larrua uztea, ozeanoa, apneak eta ur-korronteak, betirako joateko gogoak, mugak, kontentzioak. Baina, guzti horren gainetik,  gorputzaz, gorputza eta bere izaeraz eta gorputzengan eragiten duten politikez gogoeta egiten du. Izan ere, nor da gorputzen jabe?

Tierra de nadie 3
Data
Calendario larunbata, 18 maiatza 2024 Denbora 19:00  -  19:50
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea (San Agustinalde 12)