LASALA, Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainiak, 2013an sortu zenetik, lengoaia propio bat sortu du, oso fisikoa, -non zehaztasunak eta teknikak distira egiten duten-, dinamikoa, indartsua, eta gaur egungo garaietara egokitua.
SHINE lanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu, zaharkitutako elementutzat duen egungo gizarte turbokapitalista honetan.
Interpreteek estasia bilatzen dute, eta amore ematen dute une bateko gogobetetze-dosi txikien aurrean. SHINEk gizarte linbo baten erretratua erakusten du, zeinean gure espiritualtasuna garaikur bat bezala erakusten dugun, eta orain jada ezagutzen ditugun irizpenetan itotzen garen.