Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin.
Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago.
Ordubeteko barreguran murgilduko gara, urteetako eskarmentua baliatuz, ardoa bezala hobera egin duen ikusteko, edota, ardo hala modukoari gertatzen zaion bezala, gure protagonista ere ozpindu egin zaigun jakiteko.