Ustekabean amaren gaztetako autoerretratu bat aurkitu ondoren,Êdouard Louisek oholtzan jarriko du erabat baztertutako emakume baten historia, gizonek eragindako bortizkeriak mendean hartua eta makurtua, harik eta berrogeita bost urterekin matxinatu, ihes egin eta bere askatasuna eraikitzeko hautua egiten duen arte.
Gizarte patriarkalak, familiak eta semeak berak suntsitutako emakume honen metamorfosia bistaratuko dugu, ostera ere semearekin elkartu eta honek publikoki duintasuna onartzen dion arte.