Zirkua
BABOOM
Xabi Larrea
Xabi Larreak zirkuko ikuspegi bisual eta emozional batetik, elkartasunaren garrantziaz hausnartzera gonbidatu nahi gaitu.
Sinpletasunak bere botere eraldatzailea agerian uzten duen unibertso batean, pertsonaia berezi, samur eta burutsu bat agertzen da.
Umorea eta sormena lagun ditugula, bidaia batean gidatuko gaitu, non ekintza txiki bakoitzak aldaketaren hazia daraman.