Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ongi hiltzean» oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta haren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia bat.
Donejakue bidea bizitzaren metafora gisa hartuta zainketa aringarrien gaia lantzeko aitzakia bilakatzen da, munduko ibilbiderik ezagunetarikoa dena gizaki guztiok partekatzen dugun ibilbidearekin parekatuz, alegia, bizitzarenarekin.