Agenda

San Fausto Jaiak 2025

Larunbata 11

7:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.

8:30 Sukalki txapelketa Landako Gunean. Laguntzaileak: Hiper Eroski Abadiño eta Cafés Baqué.

Izen ematea irailaren 17tik 24ra izango da www.durango-udala.eus webaren bitartez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira irailaren 26an.

11:00 Durangoko pilota eskolako umetxoen partiduak San Fausto pilotalekuan. Antolatzailea: Durango Pelotazale Kluba.

11:00-13:00 San Fausto haur marrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Adina: 6 urtetik 17ra.

Antolatzailea: Centro Social San Fausto

11:00–14:00 Txikientzako parkea Landako eskolan: bebeteka, ludoteka, puzgarriak, tailerrak… (Euria bada, Landako eskolako frontoian).

11:00–14:00 Gaztetxoentzako gunea Ibaizabal parkean: tragabola puzgarria, pista amerikarra, rokodromo puzgarria, kirol jolasak, tailerrak… (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

11:30 Ingelesezko ipuin kontaketa Ezkurdiko kioskoan (3-8 urte). Antolatzailea: KIDS&US. (Euria bada, Jesuitak ikastetxean).

11:45 TABIRA MUSIKA BANDAK emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan.

12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.

12:00 Gazte eguneko kamiseta banaketa. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

12:00 Club Deportivo Wado Kan Karate-Ninjutsu arte martzialen kalejira Urkiola kaletik Alde Zaharrera. Ondoren, erakustaldia Ezkurdin. (Euria bada, Jesuitak ikastetxean).

13:00 TABIRA MUSIKA BANDAren kontzertua Andra Mariko elizpean.

14:00 Herri bazkaria San Fausto auzoan. Antolatzailea: Centro Social San Fausto.

14:30 Gazte eguneko bazkaria txosnagunean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan).

16:00–19:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako Eskolako frontoian).

16:00 Patinen freestylea Ezkurdin: tailerra eta erakustaldia. (Euria bada, San Antonio ikastetxeko frontoian).

16:00 Gazte jolasak txosnagunean.

16:30 Sukalki bazkaloste musikatua AINHOA DJarekin Landako Gunean.

17:00 Adin guztientzako herri kirol parte hartzaileak Ibaizabal parkean. Familian gozatu! (Euria bada, txosnaguneko karpan). Antolatzailea: Auzo Alai elkartea.

17:00 Karropoteo Kuirra! Pinondotik txosnagunera KUIR EZTANDAren eskutik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

17:30 Senegaleko erritmoak M´LOMP elkartearekin udaletxeko plazatik hasita.

18:00 Umeentzako tailerrak eta dibertxokeak San Fausto auzoan.

18:00 MAUXITXA TXARANGA txosnagunetik hasita. Antolatzailea: Txosna Batzordea. (Euria bada, Kurutziaga ikastolatik).

18:00 40. San Fausto zesta punta txapelketaren finalak Ezkurdi Jai Alai pilotatekuan. Neskak eta mutilak gazte eta nagusi mailan.

Antolatzailea: Durango Jai Alai Zesta Punta Eskola.

18:30 Antzerkia publiko guztientzat, MARKELIÑEREN “Crusoe” ikuskizuna Aurora Abasolo Parkean. (Euria bada, Nevers ikastetxean).

19:30 – 22:30 BLUSA TXARANGA SUGARRI fanfarrearekin Alde Zaharretik.

20:00 Mugitu gerria ALDAKANen Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo edota Swing erritmoekin. Santa Ana Plazan. (Euria bada, Plateruenan).

20:00 – 22:00 Umeentzako disko dantza San Fausto auzoan. (Euria bada, karpan).

20:30 GFG -Gazte Foro Gaua- Ezkurdin. PLAY IT!: SUKENA, DJ KENE eta KAPARRAK.

21:00 Itzuli 70. hamarkadara LA 5ª RESERVA taldearekin Andra Mariko elizpean.

21:30 Afrikako musika GHANAKO TXARANGArekin Alde Zaharretik. 22:00 Disko dantza San Fausto auzoan. (Euria bada, karpan).

22:00 Kontzertuak txosnagunean: EUSKOPRINCESS, TATTA&DENSO eta LAFULANA.

22:30 CHAMAN ORKESTRA Madalena auzoan

 

 

 

Patxikotxu eta Pantxike goitik begira 1MB
Data
Calendario larunbata, 11 urria 2025 Denbora Egun osoa