Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta esperientzia bikario bat bizi du Yoldiren bitartez. Adimen-desgaitasuna duen gazte zoragarria da Yoldi, eta José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zaintzen ditu. Psikoterapeutak erabateko mendekotasuna du, garun-paralisiagatik. Alexarekin, adimen artifizial batekin, duen harreman oso intimoari buruz soilik hitz egiten du psikiatrarekin. Martina psikiatra, misantropo samarra da, bizitza gogorregia egiten zaio, alabari laguntzeko gai ez izan arte.
Jakina, hiruretako inork —barkatu, lauretako inork— ez daki zer gertatzen zaien besteei, ezta zer desilusio eta sekretu dituzten ere; halere, bada zerbait eztabaidaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutu eta beren bideak gurutzatu izana dela.