Agenda

EL LENGUAJE DE LAS FLORES

Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, antzezlan honek XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta azken urteotan ligatzeko prozesua nola aldatu den azaltzen du. Zenbait egoeraren bidez, gai horien inguruko gogoeta egiten du, betiere umorearen ikuspegitik.

Zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, bi hizkuntzatan (gaztelaniaz eta euskaraz) sortua eta Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko kantu herrikoiak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea (lausenguak).

Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du La Mapatxa Teatroa euskal antzerki-konpainia berriak.

02-28
Data
Calendario larunbata, 28 otsaila 2026 Denbora 19:00  -  20:20
Lokalizazioa

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde, 12)