Andra Maria Basilika
Durangoko alde zaharraren atarian Durangoko Andra Mari eliza dago zaindari. Nahiz eta ia egunero igaro bere aterpe berezitik ez gara ohartzen eliza honek berarekin gordeta dituen sekretuetaz.
Bisita honen bitartez eliza kanpoan eta barruan ditugun bitxikeri eta istorioak ezagutuko dituzue, elizako ate guztiak zabalduz eta bere barnean murgilduz.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Andra Mariko portikoa
- Sakristia
- Eliza barruko museoa
- Korua eta organoa
- Elizako kaperak
- Uribarriko Andra Mariaren ganbaratxoa