Agenda

BISITA GIDATUA EUSKARAZ - ARTE AGERIAN

Arte agerian

XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte, espazio publikoan eskulturak protagonismo handia hartu du, hiri eta herriei nortasuna emateaz, espazioak eraldatzeaz eta hiri-paisaia aberasteaz arduratzen baitira. Bestalde, eskulturak leku baten sinbolo bereizgarri ere badira, elkargune gisa, eta, aldi berean, komunitatearekin loturak ezartzeko balio dute.

Bisita honetan zehar, Victor Arrizabalagak proposatutako 1991ko Aire Zabaleko Museoaren Proiektuarei buruz hitz egingo dugu, eta Durangoko espazio publikoa okupatzen duten eskultura itxurako adirazpen artistiko nagusienak aztertuko ditugu. Bisitan ere, eskultura horiek ingurenearekin nola elkarreragiten duten azalduko dugu, eta, azkenik, aire zabalean dauden artelanak zaintzearen garrantziaz eta beharraz hausnartuko dugu.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Juego de la Pelota 1, Juego de la Pelota 2, Juan Daniel Fullaondo eta Fernando Olabarria
  • Diálogo-Abstracción 8 (1994) – Vicente Larrea
  • Hirugarren Hilarria (1991) –Néstor Basterretxea
  • Seetor. Aintziraren atea (2005) - Imanol Marrodán
BISITA GIDATUAK DURANGO EUSK
Data
Calendario larunbata, 06 ekaina 2026 Denbora 10:30  -  12:00
Lokalizazioa
 

Durangoko Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo de Durango (Kurutziaga, 38)

Erreserbak / Reservas Durangoko Turismo Bulegoan / En la Oficina de Turismo de Durango Kurutziaga, 38. Durango 94 603 39 38 / turismo@durango.eus