Agenda

BISITA GIDATUA GAZTELERAZ - ARKITEKTURA ZIBILA

ARKITEKTURA ZIBILA

Bisita gidatu honetan Durangoko hiriaren bilakaera ezagutuko dugu, arkitektura zibila ardatz hartuta. Hiriko hainbat puntu esangurutsu bisitatuko ditugu, eraikinen bidez herriaren historia, eguneroko bizitza eta antolaketa soziala ulertzeko.

Etxe, jauregi, plaza eta eraikin zibilen bidez, garai bakoitzeko bizimodua, ohiturak eta balioak azaleratuko ditugu, arkitekturak gizartearen isla zuzena izan baita beti. Durango hiri bizia izan da mendeetan zehar, eta bere espazioak merkataritzaren, administrazioaren eta harreman sozialen garrantzia erakusten dute. Ibilbie honek aukera emango digu hiriaren iragana eta oraina lotzeko, arkitektura ez ezik, Durangoren nortasuna eta izaera ulertzeko.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Durangoko Udaletxea
  • Ezkurdi plaza
  • Kurutziaga kalea
VISITAS GUIADAS DURANGO CAST
Data
Calendario igandea, 19 uztaila 2026 Denbora 10:30  -  12:00
Lokalizazioa
 

Durangoko Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo de Durango (Kurutziaga, 38)

Erreserbak / Reservas Durangoko Turismo Bulegoan / En la Oficina de Turismo de Durango Kurutziaga, 38. Durango 94 603 39 38 / turismo@durango.eus