Anónima gure gizarteko pertsona ikusezenei egindako omenaldia da, onerako zein txarrerako ikusten ez direnei eta beren ordez beste batzuek erabakitzen dutenei.
Zirkua, dantza eta antzerki fisikoa uztartuz, hiru interprete eguneroko kaosaren erdian harrapatuta aurkituko dira.
Une batzuetan ihes egin nahi badute ere, beren erabakiek espazio hauskor hori benetako etxe bihurtuko dute. Sentikortasunez beteriko lan poetiko honek emoziorako, enpatiarako eta justiziarako eskubidea aldarrikatzen du.
Azken finean, barreak, beldurrak, minak eta itxaropenak ez baitute izenik: anonimoak dira.