BIZARRAK 2.0
“Emakumeok ere gure bizarrak txukuntzeko tartea behar dugu, mundua hankaz gora jartzeko bada ere.”
Hori aldarrikatzera gerturatu zaizkigu antzokira gaurkoan
Gabarain, Garmendia, Atienza eta Etxegarai!!!
Formatu bereziko ikuskizun bitxi honetan, barreak ikusiko ditugu, eztabaidak, hausnarketak, baina batez ere subnormalitatea, subnormalitate deskontrolatua.
Laukote honi neurria hartzeko modurik ez dago. Antzokitik atera zaitezke haiek bihotzez maitatzen edo gorrotorik mingarriena sentitzen betiko.
Bakarrizketa* bat eta bestearen artean, solasaldirako* tartea ere izango dute eta agian haien bizarrak atontzeko unea ere, zeinek daki…
*”Bakarrizketa” diogunean, “txupito” ere esan nahi dugu.
*”Solasaldi” diogunean, “perreo” ere esan nahi dugu.
Fitxa artistikoa
Ikuskuzinaren sortzailea eta koordinatzailea: Getari Etxegarai
Konpainia: Getaria Etxegarai, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Itziar Atienza.
Sarrerak: 12 € ( bazkideak 9 €)