MUCHOS AMIGOS NEGROS
Errealitateari lotutako istorio bat, gaurkotasun biziko gai bati heltzen diona: pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte-klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugun sentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu “lagun beltz asko”.
Gizatasunez betetako testu (beltz) bat, gizakiaren miseria (beltzak) umore (beltza)(a)rekin nabarmentzen dituen komedia (beltza).
Fitxa artistikoa
Gidoia eta zuzendaritza: Garbi Losada.
Gidoia eta produkzioa: Jose Antonio Vitoria.
Antzezleak: Ramon Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota.
Sarrerak: 10€ (bazkideak 7,5)