Agenda

ANONYME POPLUAR. IGOR ELORTZA & RAFA RUEDA

ANONYME POPLUAR. IGOR ELORTZA & RAFA RUEDA

 

Fitxa artistikoa

Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza

Doinua eta soinua: Rafa Rueda

Ikus-entzunezkoa: Dinamoa sormen gunea

 

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da, 

Igor Elortza bertsolaria. Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Rafa Ruedarekin landu ditu doinuak eta soinuak. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko. Dinamoa sormen gunekoen ikus-entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.

 

 

01IgorRafa
Data
Calendario osteguna, 25 maiatza 2023 Denbora 19:00  -  20:05
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea