Agenda

GANBARA. Markeliñe antzerki taldea

GANBARA. Markeliñe antzerki taldea

 

 

 

 

 

Sorkuntza: Markeliñe antzerki Taldea.

Antzezlea: Itziar Fragua.

Musika zuzenean: Roberto Castro.

Koordinazioa: Jon Kepa Zumalde.

 

 

Gure protagonista familiaren baserri zaharrera doa, saltzeko asmoz.

Ganbaran, bere antzinako babesleku eta jolas labirintoan, sartzean, objektu abandonatuek bere oroitzapenak ekarriko dizkiote gogora.

Etxearen “espiritua” ere han bizi da. Ahaztutako kutxa baten antzera, musikaria baserriaren arima da.

Oroitzapenen kutxa horretan, beheko suaren inguruan entzuten den amamaren abestia aurkituko dugu. Baita baserriko lan gogorrenak, jaiak eta ezkontzak ahaztu gabe. Sustraietara egindako bidai emozionala.

Familia- eta kultura-ondarea zaintzeak mundu modernoan duen garrantziari buruzko hausnarketa.

Ganbara.jpg
Data
Calendario igandea, 23 apirila 2023 Denbora 18:00  -  19:00
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea