HEGOAK. Garbiñe Insausti, Iñaki Salvador, Maider Zapirain
Garbiñe Insausti, kantari eta aktorea, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskaintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izango daMikel Laboa edo Imanolen doinu ezagunetatik abiatuko den bidaia musikal eta emozional honek, pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta kantuetara eramango gaitu, Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill bezalako artista handien abestiak bisitatuz eta geure eginez.
HEGOAK, ez da kontzertu hutsa; antzerki-proposamen bat da, eta, gainera, Lorca eta Pessoa bezalako idazleen testu laburrak bilduko ditu. Horrez gain, abestiei eta haien egileei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak gogoratzeko tartea ere egongo da
Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu: Maider Zapirain biolontxelista.