null
null Bost talde iritsi dira irailaren 26an ospatuko den Plateruena Izar Records lehiaketaren final handira 
Bost talde iritsi dira irailaren 26an ospatuko den Plateruena Izar Records lehiaketaren final handira 
  • Lorreine, Dorre, Alerta Petrov, Slide eta Sweet Rage dira sari nagusien eta Durangaldeko sariaren bila lehiatuko diren bost talde finalistak.

Maiatzean abiatu zen Durangoko Udalak eta Izar Records-ek elkarlanean bultzatutako "Plateruena – Izar Records" talde eta bakarlarien lehen musika-lehiaketa, sorkuntza artistikoa bultzatzeko eta Euskadiko erakustoki musikalean tarte bat egiteko asmoz sortu zen lehiaketa.

40 izen ematetik 30 taldek gainditu zuten parte hartzeko gutxieneko kalitatearen langa. Lehiaketan zehar 5 taldek parte hartzeari uko egin diote arrazoi ezberdinengatik, hala, 25 talde lehiatu dira maiatzean abiatu eta uztailaren 17an amaitu zen kontzertu sortan.

Irailaren 26an izango den finalean parte hartuko dute Lorreine, Dorre, Alerta Petrov, Slide eta Sweet Rage taldeek sari nagusiak eta durangaldeko ordezkarientzako sariak eskuratzeko.

Gaur egungo talentuaren argazki eklektikoa

Lehiaketan zehar kalitate artistiko handiko kontzertuak ikusi dira oholtzan estilo, jatorri eta adin anitzetako musikariei esker.

  • Julen Burgos: bakarkako formatuan hunkitu zuen, bere gitarrak bakarrik lagunduta, maitasun-abesti polit eta intimoz osotutako errepertorioarekin.
  • Scusy Boys: Gasteizko gitarra/ahots eta bateria bikoteak hipnosia eta indar erritmiko bizia txertatu zituen taula gainean.
  • Deriba: ezusteko atsegina eman zuten, metal energiaz eta pop melodia zainduz beteriko proposamen oso trinkoari esker.
  • Etorkizun Beltza: Gernikatik zuzenean, mezu sozial indartsudun taldea.
  • Alex de Benito Project: Barakaldoko gitarra-joleak doitasun tekniko handiko metal melodiko instrumentaleko benetako makineria lideratu zuen.
  • Shut You On (SYO): Berrizko taldeak introspekzioz eta atmosfera hipnotikoz jantzi oholtza.
  • Blackmoon: Iruñetik iritsi ziren, agertokian nortasun handiko hard rock bizi eta anitza zabaltzeko.
  • Leaven Slave: umore ona eta punk jarrera guztiz erakargarria.
  • Patxi Luque: Antzuolako abeslariak metal klasiko eta gitarra melodikoz osotutako proposamen sendoa gidatu zuen.
  • I see explosions: Jarrera indartsua eta giro aparta gasteiztarrena.
  • Momak: Pop erakustaldia beroari aurre egiteko.
  • Golden Blend: Indar handiko boloa, letra konprometituekin Debagoienatik.
  • Folk Rippers: Musika anitza eta jai giroa emakumez osotutako taldearen eskutik. 
  • Dale Kaligula: Proposamen ausarta, originala eta indartsua.
  • Lorreine: Pop dantzagarri eta kezka-gabea. Udako festibaletako oholtzak asaltatzeko prest. 
  • Soporte Vital Básico: Pop dotore eta dantzagarria Bilbo ingurutik.
  • Alerta Petrov: Rock gitarrero eta sutsua eszena dominatzen zuen front-manarekin.
  • Slide: Power pop bizia eta moldaketa bikainak lehiaketako talderik gazteenetariko baten eskutik.
  • Sweet Rage: Metala eta elektronika iaiotasunez nahasiz indar eta melodiaz beteriko boloa eman zuten abadiñarrek. 
  • The Soulbar Taldea: Bizkaiko kostaldeko taldeak rock and rollez eta ahots goxoz bete zuen eszenatokia.
  • Bixonte Dort: ekaitz musikala sortzeko bi musikari nahikoa direla erakutsi zuten euren zuzeneko indartsuarekin.
  • Iker Gomez: letra intimoak gitarra baten laguntza soilaz.
  • El Callejón del Gato: Rock and roll klasikoa eta iaiotasunez exekutatua Donostiatik.
  • Deborah Riff: Punk kutsu dun soinu metalero ona eta indartsua.
  • Dorre: Publikoa nabigarazteko trebetasuna eta esperimentazioa nahikoa direla erakutsi zuten berriztarrek hitz – erdirik esan barik.

Jokoan dauden sariak eta finalean erabakiko direnak

Irailaren 26ko lehiaketan lehen 3 sarien irabazleak hautatuko dira, alegia, LP eta EPen grabazioak eta Durangaldeko talderik onena. Hala ere, musika munduan tarte bat egiteko ezinbestekoak diren Irudia eta Soinua kategoriek ere saria izango dute; posible izanik irabazlea ez den talderen batek Irudi eta Soinu kategoriatan irabaztea.

  • Lehen sailkatua: 10 abestiko LP baten grabazioa (5 grabazio egun, 10 nahasketa eta masterizazio egun 1 barne).
  • Bigarren sailkatua: 5 abestiko EP baten grabazioa (3 grabazio egun, 5 nahasketa eta masterizazio egun 1).
  • Durangaldeko banda onena: 2026ko San Faustoetako kontzertua, 600 €-ko cachearekin, eta single baten grabazioa.
  • Metal talde onenak KOBA LIVE jaialdiaren 2027ko edizioan parte hartuko du.
  • Eszenaratze onenari saria: Single baten grabazioa eta bideoklip baten ekoizpena.
  • Soinurik onenari “Txirula” saria: Musikarientzako material berezituko pack bat. 

Irailaren 26ko finala indartsua eta anitza izango da. Ez galdu aukera talde berriak deskubritu eta ondo pasatzeko.