Agenda

Jaizale kalez kale, auzoz auzo

JAIZALE KALEZ KALE, AUZOZ AUZO

Durangaldeko txistulari taldeak JAIZALE KALEZ KALE, AUZOZ AUZO programaren bidez durangar guztiei txistu hotsak helarazi gura dizkie.
Herriko txistu ikasleak eta txistua utzita daukatenak kalejiretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu taldea berritzen jarraitzeko asmoarekin.
Jaizale Durangaldeko txistulari taldeak bere kalejiren egutegia aurkeztu du. Egutegi hau apirilean hasiko da eta uda sasoiaren erdira arte luzatuko da oraingoz.

Lehenengo kalejira apirilaren 23an izango da eta honen ondoren, Durangoko auzoetako jaiak alaituko dituzte (Magdalena eta Herria auzoak) eta herrian esanguratsuak diren jai egunetan ere arituko dira, San Inazio egunean zein San Antonio bezperetan esaterako.
Jaizale txistulari elkarteak taldea eraberritzearen aldeko erabateko apostua egiten jarraitzen du eta horretarako pausuak emanez jarraitzen du, kalejirak eta kontzertuak antolatzen.

Bide honetan, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren ezinbesteko laguntza du. Ikasleak ezezik, noiz edo noiz txistua jo duten guztiak ere gonbidatu nahi ditu kalejiretan jotzera.
Jaizale txistulari elkarteak bere laguntzaile diren honako erakundeei bere esker ona helarazi gura die: Durangoko Udala, Asesoría Gualbi, Cafés Baqué, Herria Auzo Elkartea, Magdalena Auzo Alai Elkartea.

Datak:
- Apirilak 23. PLAZARA Durangoko udalak antolatutako ekimeneko kalejira, Andra Mari elizpean hasita
- Maiatzak 1. Herria auzoan
- Maiatzak 27. Auzo Alai Madalenako elkarteak antolatuta, Turkiako lurrikaran kaltetuei laguntza emateko ekimenean
- Ekainak 11. San Antonio bezperetan
- Uztailak 22. Madalena auzoan
- Uztailak 31. San Inazio auzunean
- Jaiak ospatuko diren Durangoko beste auzoetan ere kalejirak ematen ahaleginduko da Jaizale


Kontzertuak:
- Maiatzak 7. Matienako elizan San Prudentzio jaietan


Harremanetarako: durangaldekotxistulariak@gmail.com

Jaizale (3)
Fecha
Calendario sábado, 22 julio 2023 Tiempo 10:00  -  11:00
Localización
 

Madalena auzoa