Bizenta Mogel Udal Biblioteka - Zerbitzuen Karta
 
     
          

Bizenta Mogel Biblioteka Astarloa Kulturgintzako (Durangoko Udaleko erakunde autonomoa) kidea eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) parte da.

Dokumentu hau prestatu dugu herritarrekin ditugun zerbitzu eta konpromisoen berri emateko. Hauek urtero berrikusten ditugu, erabiltzaileen beharrei hobeto erantzuteko.

          
     

 

 

XEDEA

Bizenta Mogel bibliotekaren xedea:

Zer nahi dugu:

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea:

  • Pertsonen garapen intelektuala sustatuz.
  • Ezagutza trukatzeko espazioak sortuz.

Zer egiten dugu:

  • Informazioa, ezagutza, aisia eta kulturara hurbiltzeko hainbat modu bermatu herritarrei.
  • Etengabeko prestakuntza bultzatu.
  • Lanerako eta proiektu pertsonalak garatzeko espazioak eta tresnak eskaini.
  • Irakurketa sustatu.

Zer daukagu:

  • Pertsona guztientzako gune irisgarria.
  • Dokumentu-funts askotarikoa eta eguneratua.
  • Behar bereziak dituzten pertsonei egokitutako funtsak eta tresnak.
  • Talde profesional trebatua, aditua eta konprometitua.
  • Arreta pertsonalizatua.

          

 

 

ARRETA, KONTAKTUA ETA ORDUTEGIAK

Non gaude?

Helbidea:
Komentukalea, 8 - 48200 Durango

Telefonoa: 
94 603 00 41

Helbide elektronikoa:
 biblioteka@durango.eus

Web-orria:
 Bisitatu gaitzazu

 

Gure sare sozialak:

Instagram:
 @durangobiblio

Twiter:
 @durangobiblio

 

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera

09:00 - 21:00

Larunbatak

10:00 - 14:00

Igandeak eta jaiegunak

Itxita

Uztaila

Astelehenetik ostiralera:
09:00 - 14:00
eta
17:00 - 20:00

Larunbatak, igandeak
eta jaiegunak:
Itxita

Abuztua

Astelehenetik ostiralera:
10:00 - 14:00

Larunbatak, igandeak
eta jaiegunak:
Itxita

Azterketak

Ordutegi berezia
azterketa-garaian

GPS Koordenatuak

43º 10' 01.52" I

2º 37' 58.99" M

 

 

ZEERBITZUAK

  Arreta, informazioa eta orientazioa

Zer eskaitzen dizugu?

Informazio argia eta zehatza ematea, hurbileko tratu atseginez, gai hauei buruz:

  • Bibliotekara sartzeko baldintzak eta eskaintzen dituen zerbitzuak.
  • Informazioa eta dokumentuak bilatzea.
  • Bibliotekako eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko dokumentuak bilatzeko Interneteko katalogoa.
  • Bibliotekan antolatzen diren jarduerak.

Nola eskaitzen dizugu?

Aurrez aurre
Telefonoz
Posta elektronikoz
Web orrian
Sare sozialen bidez

 

Konpromiso hau hartzen dugu:

Erabiltzaileei arreta egokia, atsegina eta profesionala ematea
eta gogobetetze-inkestan 10etik gutxienez 8 punturekin baloratzea

 

Honela egiaztatuko dugu:

Konpromiso hau hartzen dugu:

Web-orrian eta sare sozialetan eskaintzen dugun informazioa eguneratzea,
eta pertsonek gogobetetze-inkestan 10etik gutxienez 7 punturekin baloratzea.

 

Honela egiaztatuko dugu:

Erabiltzaileek web orrian eta sare sozialen bidez eskaintzen dugun
informazioarekin duten gogobetetzea.

Web-orria
Helburua
22-23
20-21
18-19
7
8
---
---
 
Twitter
Helburua
22-23
20-21
18-19
7
5.17
5.28
6.35
 
Instagram
Helburua
22-23
20-21
18-19
7
6.98
7.48
6.73
 
Facebook
Helburua
22-23
20-21
18-19
7
6.57
8.09
7.63

Oharrak:

 

 

 Bibliotekako funtsetara sarbidea (liburuak, bideoak, musika etab.)

Zer eskaitzen dizugu?

Kontsulta eta irakurketa:

  • Liburuak.
  • Prentsa.
  • Aldizkari inprimituak eta digitalak.
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoa.

Mailegua

  • Liburuen CDen, DVDen eta bestelako materialen mailegua, “mailegu-arauak” betez.
  • Maileguak bibliotekan edo Internet bidez berritu edo erreserbatu ahal izango dira
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko biblioteken dokumentuak mailegatzea, eta eskaerak Internet bidez egiteko aukera
  • eLiburutegia eta eFilm plataformetara sarbidea

Nola eskaintzen dizugu?

 
Aurrez aurre
 
Telefonoz
     
Posta elektronikoa
Web orria

 

Konpromiso hau hartzen dugu:

Erabiltzaileen beharrei erantzungo dien funts eguneratua izatea,
eta gogobetze-inkestan 10etik gutxienez 8 punturekin baloratzea

 

Honela egiaztatuko dugu:

 

Konpromiso hau hartzen dugu:

Urtean 2.500 unitate baino gehiago erostea (liburuak, musika, bideoak, etab.)

 

Honela egiaztatuko dugu:

Oharrak:

 

 

  Geletara sarbidea

Zer eskaintzen dizugu?

  • Ikasketa-gelak hirugarren solairuan, eta azterketa garaian ordutegia eta plazak zabaltzen dira.
    Ordutegia web-orrian begiratu.
  • Talde-laneko geletarako sarbidea: disponemos 2 areto ditugu bigarren solairuan.
  • Kultur ekintzak egiteko espazioak lagatzea. Gune hauetara sartzeko, aldez aurretik erreserba egin behar da.

Nola eskaintzen dizugu

   
Aurrez aurre
Telefonoz
Posta elektronikoa
Web orria

 

Konpromiso hau hartzen dugu:

Ordutegi zabala eta erabiltzaileen beharretara egokitua eskaintzea
eta gogobetetze-inkestan 10etik gutxienez 8 punturekin baloratzea

 

Honela egiaztatuko dugu:

Oharrak:

 

 

  Kultur ekintzak

Zer eskaintzen dizugu?

Haur, gazte, ikastetxe eta premia bereziak dituzten taldeei zuzendutako kultur ekintzak:

  • Ikaskuntza tailerrak.
  • Hainbat gairi buruzko irakurketa-klubak

  • Hitzaldiak.

  • Bisita gidatuak bibliotekara.
  • Etb.

Begiratu gure ekintza guztiak web orrian.
Ekintza batzuetarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Nola eskaintzen dizugu?

Aurrez aurre
Telefonoz
Posta elektronikoa
Web orria

 

Konpromiso hau hartzen dugu:

Haurrentzako 6 jarduera baino gehiago egitea
2.500 pertsona baino gehigo etortzea.

 

Honela egiaztatuko dugu:

 

 

Nos comprometemos a:

Helduentzako 6 jarduera baino gehiago egitea
1.500 pertsona baino gehiago etortzea.

 

Honela egiaztatuko dugu:

Oharrak:

 

 

NON KONTSULTA DEZAKEZU KONPROMISOAK BETETZEN DIRELA?

Urtero konpromisoak betetzearen emaitza argitaratzen dugu.

Zer egingo dugu konpromisoren bat betetzen ez badugu?

Konpromiso hauek bete ezin direnean:

  • Arrazoiak aztertuko ditugu.

  • Plan bat egingo dugu hobekuntza-ekintzekin.

Helburuak betetzearen emaitza eta hobetzeko egingo duguna webgune honetan argitaratuko dugu.

 

 

PARTE HARTU ETA LAGUNDU HOBETZEN

Liburutegiko zerbitzuak hobetzen lagundu nahi dutenek aukera hauek dituzte:

  • Gogobetetze-inkestetan parte hartu.

  • Kexa eta iradokizunak aurkeztu, toki hauetan:

    • Liburutegiko harrera.

    • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). (Udaletxeko eraikina: Barrenkalea, 17).

    • Helbide elektronikoa: biblioteka@durango.eus.

Kexa eta iradokizunei gehienez ere hilabeteko epean erantzungo diegu.

 

 

ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

ESKUBIDEAK

Erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:

  • Liburutegiko instalazio eta zerbitzuetara sartzea, sexua, arraza, erlijioa edo/eta
    iritziagatiko diskriminaziorik gabe.
  • Arreta euskaraz edo gaztelaniaz jasotzea, aurrez aurre, telefonoz
    edo web/posta elektronikoz.
  • Berdintasunezko tratu duina eta errespetuzkoa jasotzea.
  • Zerbitzu orokorrak doan eskuratzea.
  • Liburutegiko zerbitzuak erabiltzea, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko
    edozein liburutegitan erabiltzaile gisa erregistratuta egonik.
  • Zerbitzuen funtzionamenduari buruzko erreklamazioak,
    kexak eta iradokizunak egitea eta erantzuna jasotzea.
  • Zure datuen konfidentzialtasuna, datu pertsonalen babesari buruz
    indarrean dagoen legediaren arabera.

BETEBEHARRAK

Erabiltzaileek betebehar hauek dituzte:

  • Ordenatua izatea eta pertsonekiko errespetuzko jarrera edukitzea.
  • Liburutegiko ordutegiak eta instalazioak errespetatzea.
  • Liburutegiko materialak errespetatzea (liburuak, aldizkariak, CDak, DVDak, etab.).
  • Eskaintzen diren zerbitzuen baldintzak errespetatzea.
  • Liburutegiari datu pertsonalen aldaketen berri ematea
    (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, etab.).

 

 

ARAUDIA ETA LEGEAK

Hauek dira gure zerbitzuak arautzen dituzten araudiak eta legeak:

(Arauen edukira sartzeko, horietako bakoitzaren gainean klik egin behar duzu)