Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen: Psikobono oinarriak 2026
Psikobono informazio kartela 2026

Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen: Psikobono oinarriak 2026
Psikobono informazio kartela 2026

Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza Saila
09:00 – 14:00
Erosteko lehen eguna: 2026ko urtarrilaren 26an.
Psikobonoa erosteko eta erabiltzeko azken eguna: 2026ko azaroaren 27an.
16-35 urteko gazteek bi bide izango dituzte psikobonoak erosteko:
14-15 urte bitarteko gazteek beren psikobonoak erosteko, gurasoek edo legezko tutoreek eskaera eta baimena eskatu beharko dute aldez aurretik.
Eskaera hau honela egin daiteke:
2.- Aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).
Eskaera berrikusita, baieztapen bat jasoko duzu, eta, horri esker, psikobonoak erosi ahal izango dituzu, lehen deskribatutako prozeduraren bidez; online eta herritarren kutxazainak.
Durangon psikologia kliniko edo sanitarioko profesional batekin, kanpainari atxikiak, 8 kontsulta psikologiko pertsonalizatu egiteko 8 Psikobono dituzu eskura.
Saio bakoitzaren kostua 54 eurokoa da: zuk 9 euro ordainduko dituzu eta Udalak 45 euroko dirulaguntza emango dizu saio bakoitzaren kostua estaltzeko.
Oraindik trukatu gabeko edo iraungi gabeko bonuak HEMEN berreskuratu ahal izango dituzu, erosketan emandako posta elektronikoa sartuta.
OHARRA: Erabiltzen ez diren psikobonuak ezingo dira beste kanpaina batzuetarako erabili edo itzuli.