Astarloa kulturgintza

YARIN (Jon Maya eta Andrés Marín)
JON MAYA. ANDRÉS MARÍN
12 € (Bazkideak 9 €)

2022ko irailean Sevillan estreinatutako lan hau euskal kultura eta kultura flamenkoaren arteko elkarrizketa bat da, eta, dantza izango da bien arteko topalekua. Iparrak eta Hegoak eskua emango diote elkarri bi dantzari hauen bidez: batetik, Jon Maya, Kukai Dantza taldearen sortzailea eta koreografoa, eta, bestetik, Andrés Marín, Sevillako bailaore eta koreografoa.

 

Yarín bien abizenetako silaben batuketa baino gehiago da. Ahotsaren, perkusioaren, eta, dantzaren arteko soinu-elkarrizketa da. Bakoitzarensustraietatik, eta, euskal zein flamenkoaren sustraiak elkartzearen gogotik sortutako elkarrizketa irekia da. «Gaurko pausu bakoitzak, biharko bidea egiten du».
 

Fitxa artistikoa
Dantzariak: Jon Maya, Andrés Marín
Musika zuzenean: Julen Achiary
Koreografia: Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
Dramaturgia eta interpretazio-laguntza: Sharon Fridman
Laguntza koreografikoa: Melania Olcina
Imagen: YARIN (Jon Maya eta Andrés Marín) Imagen: YARIN (Jon Maya eta Andrés Marín)
Lugar San Agustin Kultur Gunea
Calendario larunbata, 28 urria 2023 Tiempo19:00
Duracion 60 min
Lokalizazioa
 
Sanagustinalde 12