Bakarrizketa honek galdera handi bat botako die ikusleei: garuna erabiltzeari utzi al diogu?
Denok ezagutzen dugun errealitatea abiapuntutzat hartuta,
—armairutik atera dugun hori gordetzeko hozkailua irekitzea, arrautza bat frijitzeko tutorial baten mende egotea edo Interneten erruz, iritzia emateko beldurra izatea—, Martínek umorez ohartaraziko digu "garuneko motorra itzali dugula". Somos Monos ikuskizunean ikusleei beren buruaz barre egiteko gonbita egingo zaie; norberaren kontraesanez konturatzeko eta teknologiak, bizi-erritmoak eta sare sozialek pentsatzeko, sentitzeko eta komunikatzeko modua aldatu dutela ikusarazteko.
“Gizakiak garunaren % 10 bakarrik erabiltzen du” esaldi ospetsutik abiatuta, Martínek baieztapen hori desmuntatuko du barrez lehertzeko moduko keinu batekin: gaur egun, askok % 0an ere erabiltzen dutela ziurtatzen du.
Baina barreaz gain, hausnarketarako tartea ere proposatuko du Martínek: "garunaren berraktibazioa" bilatu nahi baitu, horretarako suarekin jolastu behar badugu ere.