Cancún -Banarte Antzerki Taldeak berera ekarritako lana- Jordi Galceranen endredo eta errealitate alternatiboei buruzko komedia da. Umore beltzaren, zoriaren eta fisika kuantikoaren bidez, ironiaz disekzionatzen du adin ertainekoek adinarekin eta hari lotutako itxura aldaketarekin izaten duten krisialdia. Aurreikus ezin daitezkeen jirabiren artean antzezlan adimentsu honek galdera zuzen bat botako dio ikusleari: “zure iragana aldatu ahal izango bazenu, hala egingo zenuke?”.
Aspaldiko lagunak diren senar-emazte bikote bi Cancungo hondartza zoragarrietan oporretan daude. Txanpan kopen, barreen eta oroitzapenen artean, Remeri hogeita bost urtez ondo gordetako sekretu batek ihes egiten dio: Vicenteren kotxeko giltzak ezkutatu zituen, Laura etxera eraman ez zezan; keinu inozente horrek, baina, lau lagunen patua betiko aldatuko du.