HASTA EL ÚLTIMO BAILE. Cía Eva Guerrero
Cía Eva Guerrero
10 € (Bazkideak 7,50 €)

"Hasta el último baile" lanak denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, ausentziez eta oroitzapenez hitz egiten du, musika, antzerkia eta dantzaren bidez.

Emakumeen ikuspuntutik sortutako fikziozko multibiografia poetikoa da. Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenekin osatutako istorio desordenatu bat kontatzen du, non dena nahasten den, zahartzaroari, gorputzari, eta gorputza eraldatzen duten aztarna horiei guztiei buruz hausnartzeko.

" Hasta el último baile" topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat; gorputz asko dira gorputz bakar batean, gure orainaldia eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira. Hona ekarri gaituztenen memoria da.
 

Fitxa artistikoa
Zuzendaritza, koreografia eta argazkiak: Eva Guerrero. Interpretazioa eta koreografia: Aiala Etxegarai. Konpozisio musikala: Yolanda Bustillo eta Amaia Santamaría. Testuak: Eva Guerrero eta Yolanda Bustillo.
Imagen: HASTA EL ÚLTIMO BAILE. Cía Eva Guerrero Imagen: HASTA EL ÚLTIMO BAILE. Cía Eva Guerrero
Lugar San Agustin Kultur Gunea
Calendario igandea, 25 urria 2026 Tiempo19:00
Duracion 50 min
Idioma castellano
Lokalizazioa
Sanagustinalde, 12