Gazte foroa

ZANBUILA. Lolak Kolektiboa

Lolak kolektiboaren Zanbuila antzezlanak ikusten eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak azaleratu nahi ditu ahizpatasunetik abiatuz gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto eginez.

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzialean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanari esker ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek eta haren alabak gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez. Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketei esker, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu du Lola kolektiboak.
 

1029LOLAK
Data
Calendario ostirala, 24 uztaila 2026 Denbora 19:00  -  21:10
Lokalizazioa

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde, 12)