Ongi etorri Durangoko Udalaren Barneko Informazio-Sistemaren, BIS, gunera.
Barneko Informazio-Sistema honi esker pertsonek aukera dute Durangoko Udalari erakundearekin duten lan-harremanaren edo harreman profesionalen ondorioz ezagutu ahal izan dituzten irregulartasunen berri emateko.
BIS, Durangoko Udalak 2019/1937 (EB) Zuzentarauarekin eta informatzaileak babesteari buruzko Estatuko legediarekin duen konpromisoa da.
Helarazten diguzun informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatuko dugu. Zure nortasunari buruzko datu guztiak legez baimendutako pertsonek bakarrik ezagutu ahal izango dituzte.