Liburuak aurkeztu edo iragartzeko bideoa da, filmetako
trailerren antzekoa. Book Trailer bat sortzeko, liburu bat,
irudiak (bideo zein argazkiak) testua, ahotsa eta musika
behar dira, irudimena eta gogoarekin nahastuta. Bideo
hauek bideo digitaletarako erabiltzen diren formatuetan
sortzen dira, eta telebista edo internet bidez partekatzen
dira.
Aukeratutako liburuetako gai nagusiak Giza Eskubideak,
bakea, bizikidetza eta kulturartekotasuna izango dira.
Proposamen honen helburua da gure gizartean elkarrekin
bizi diren errealitateei buruzko hurbilketa, ezagutza eta
hausnarketa piztea.
Parte hartzeko gehienez hiru pertsonako taldea osatu
behar da. Bi kategoria egongo dira, adinaren araberakoak:
| A KATEGORIA: 2009-2012 aldian jaiotakoak | B KATEGORIA: 2006-2009 aldian jaiotakoak |
