Ikastetxeekin lankidetza

 

1. Bibliobisitak

Urtero eskaintzen diegu Durangoko lehen hezkuntzako ikastetxeei biblioteka bisitatzeko aukera. Bisita horietan, liburutegiak dituen espazioak eta zerbitzuak erakusteaz gain, araudia azaltzen dugu eta hainbat jarduera egiten ditugu hurbiltzen diren ikasleen adinaren arabera: erabiltzaileen prestakuntza, ahozko narrazio saioa edo ginkana bat bibliotekako materialarekin.

     

 

 

 

2.Formakuntza

Bibliotekak ikasturtean zehar prestakuntzak eskaintzen dizkiegu ikastetxei, ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Hainbat profesional ezberdinek gidatutako formakuntza saio hauetan gai ezberdinak jorratzen ditugu. 

Biblioteka ikastetxeekin kontaktuan jarriko da, proposamenaren zehaztasun guztiekin

Honako hauek dira orain arte egindako formakuntzak

 

 

3. Haur Hezkuntzarekin ipuinetan sakontzen.

EHUko Bilboko Magisteritza eskola, Bizenta Mogel biblioteka eta Durangoko zenbait Haur Hezkuntzako ikastetxeetako profesionalek elkarlanean, haurrekin ipuinaren erabileraren inguruan hausnartzeko espazioa sortu dugu.

     

 

 

4. Maileguak

Ikastetxeek bibliotekako materiala baldintza berezietan maileguan hartzeko aukera izango dute.

  • Telefonoz:  946 03 00 41
  • WhatsAppez: +34 626 73 41 67
  • Emailez: biblioteka@durango.eu