EJZ - OHIKO GALDERAK (FAQ)
1. Zer da Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ)?

Ekonomia-Jardueren gaineko Zergak Durangoko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Foru Arauan aurreikusitako zergaren tarifak, koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatzetik ateratzen da, EJZ dela eta ordaindu behar den kuota.

Horiek urtero onartzen ditu Durangoko Udalak, eta Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren ordenantza fiskalean arautzen ditu, Ordenantza Fiskalen baitan .

2. Zein tarifa aplikatzen zaio nire jarduerari?

Edozein jarduerari dagokion tarifa jakiteko, Ekonomia-Jardueren gaineko Zergako Tarifak (FDA 1/1991) kontsultatu beharko da.

3. Jarduera batean hasiko naiz. Zein agiri aurkeztu behar dut EJZn alta emateko?

Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek, dagokion eredua aurkeztu beharko dute aldez aurretik Bizkaiko Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: https://web.bizkaia.eus/eu/ogasuna-eta-finantzak

4. EJZren alta nahikoa da jarduteko?

EJZren alta nahitaezko betekizuna da, baina batzuetan ez da nahikoa. Beste hauek ere hartu behar dira kontuan:

    - Lokala irekitzeko lizentzia

    - Atzerritarrentzako lan baimena

    - Jarduera profesionaletarako titulazioa

    - Bide publikoa okupatzeko baimena, merkataritza ibiltarirako

5. Profesional bat naiz eta nire eragiketa bolumena bi milioi euro baino txikiagoa da. Alta deklarazioa aurkeztu behar dut?

Bai, baina ordaintzetik salbuetsita zaude.

6. Enpresa batek bere jardueren zati bat Durangon garatzen du, baina baita beste udalerri batzuetan ere. Jarduera guztien eragiketa bolumena bi milioi eurotik gorakoa da. Durangon EJZ ordaindu beharra dauka bertan egiten duen jardueragatik?

Bai. Eragiketa bolumena ez da hainbanatzen negozioaren areto bakoitzak lortzen duenaren arabera. Enpresak ordaindu beharra dauka, bere eragiketa bolumena bi milioi eurotik gorakoa delako, jardueren zati handi bat beste udalerri batean egiten bada ere.

7. EJZren ordainagiria jaso berri dugu; zergatik ez da kontuan hartu iaz egin genuen sozietate aldaketa?

EJZren ordainagiria duela bi urteko datuak kontuan hartuz taxutzen delako. Esaterako, enpresak sozietate aldaketa 2019an egin bazuen, hori 2021eko EJZren ordainagirian hartuko da kontuan, baldin eta aldaketa hori egiaztatzen duen eskritura publikoa aurkezten bada.

8. Durangon denda bat ireki nahi dut. Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan alta eman behar dut, ordaintzetik salbuetsita egon arren?

Bai. Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan alta edo baja ematea derrigorrezkoa da, berau ordaintzetik salbuetsita banago ere.

9. Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?

Presentzialki, Herritarraren Arreta Zerbitzura, HAZera, bertaratuta.

Internet bidez: Durangoko egoitza elektronikoan, Tributuak eta ordainketak -> Ordainagiriak atalean

10. Ekonomia Jardueren Zergarekin lotutako tramite gehiago bada?

Bai. Ogasuneko erroldan alta emanda egotea eta BEZa, (beharrezkoa bada) Bizkaiko Foru Aldundian eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea Gizarte Segurantzan. Horiek bi adibide baino ez dira.

11. Negozioa martxan jartzeko laguntzari ba al da?

Baliteke laguntzak egotea. Informazioa eskuratzeko jarri harremanetan Herritarraren Arreta Zerbitzua (HAZ) sailarekin.