Agenda

SZENATOKIA

Durangoko azokan zehar San Agustin Kultur Gunea Szenatokia bilakatzen da, alegia, arte eszenikoen azokako plaza. Hala, egun horietan zehar euskarazko arte eszenikoen arloan, edozein disziplinatako pieza laburrak erakutsiko dira (antzerkia, dantza, zirkoa, magia, performance, bakarrizketa…).

Emanaldi jarraiak izango dira goizean zein arratsaldean. Sarrera doan izango da eta ez da aldez aurretik lekurik gorde beharko.

Aurtengo egitarau zehatza azarotik aurrera kontsultatu dezakezu Durangoko Azokako web gunearen Szenatokia atalean.

szenatokia_txikia
Data
Calendario ostirala, 06 abendua 2024 Denbora Egun osoa
Lokalizazioa
 

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde, 12)