Agenda

Musika hitzaldiak XXVIII. Zikloa

ZERGATIK MAITE DITU ZINEMAK MUSIKA KLASIKOA ETA OPERA?

Zinemako eszenarik zirraragarrienetako askok opera eta musika klasikotik hartutako zatiak dituzte lagun.
Aukera estetiko hutsa da ala irudiaren eta soinuaren arteko lotura sakonagoa dago?
Zerk bultzatu zuen Francis Ford Coppola Wagner aukeratzera Apocalypse now -erako (1979)?
Edo zergatik laguntzen digu Beethovenek El discurso del rey (2010) filmaren eszenarik garrantzitsuenean?
Ikastaro honek zazpigarren artearen eta musika klasikoaren arteko erlazio hauek aztertuko ditu, modu bisual, dibertigarri, atsegin eta hurbilean.

Zikloa urriaren 1ean hasi eta abenduaren 17an amaituko da.

Interesa duten pertsonek txanda hauetako edozeinetan eman dezakete izena, lekua bete arte:
A TXANDA: Urria 1-15/Azaroa 5-19/Abendua 10-17
B TXANDA: Urria 1-22/Azaroa 12-26/Abendua 10-17

 Iraupena: 90`

Hizlaria: Ana Celia Ormaetxea

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: 9,23 €/ hilean (informazio gehiago Musika Eskolako Idazkaritzan).

 

Cartel Cine y películas dibujo orgánico rojo (1)
Data
Calendario asteartea, 15 urria 2024 Denbora 19:00  -  20:30