Mutil batek eta neska batek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik MASKARATZEN dira.
Bi maitemindu maskaratuen istorioa da. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek harreman hasi berriari oztopoak jarriko dizkiote, besteak beste, Ares, gerraren jainkoak, bere eztabaidekin eta Kronos, denboraren jainkoak, bere monotonia higuingarriarekin. Maitasuna tragedia bihurtu dadin.