Durangoko ondare eskultorikoan zehar egingo dugu ibilbidea, kokapen ezberdinetan daude euskal artisten obrak ikusteko: Ezkudi, Benita Uribarrena Parkea, San Agustinalde, Tabira, Arriluzeaga kalea, Balbino Garitaonaindia plaza eta Landako.
Parte hartzeko izena eman behar da Turismo Bulegoan bertan (Kurutziaga, 38), 94 603 39 38 telefonora deituta edo turismo@durango.eus helbide elektronikoaren bidez.