Agenda

DURANGOKO TXOKORIK POLITENA: INSTAGRAM ARGAZKI LEHIAKETA

 

 

Durangoko txokorik politena topatzeko Instagram argazki-lehiaketa. Parte hartzea ekainaren 16tik uztailaren 18ra arte luzatuko da.

Helburua Durangoren irudia sustatzea da, herritarren sormen fotografikoa bultzatuz, herriko elementurik adierazgarrienak nabarmentzeko.Durangoren alderdirik aipagarrienak erakustea da xedea: zure paisaia kutuna, ilunabar eder bat, jendez beteriko parke bat, ondare-elementu nabarmenak, ezagunak ez diren txokoak, plaza ezagun bat jardunean mugimendu handiko momentu batean… Sormena ongi etorria da: Durangoko edo bertako jendearen edozein irudi esanguratsu lehiaketan parte hartzeko aproposa da.

Informazioa, oinarriak eta izen-ematea: DURANGOKO TXOKORIK POLITENA / MI RINCÓN FAVORITO DE DURANGO Instagram argazki-lehiaketa 2025 /Certamen de foto en Instagram 2025 Inscripción y bases

Mi rincon favorito DURANGO 2025
Data
Calendario astelehena, 16 ekaina 2025 Denbora Egun osoa