Thierry Biscary, (Kalakan) abeslari eta perkusionista ospetsuaren eta Oreka TXko txalapartari bikainen elkarlanetik sortutako lana da “Babes”. Musikarekiko pasioa eta aitatasunaren emozioa batuta lan fin bezain liluragarria sortu dute.
Umeek xehetasunik, keinurik, eta, mugimendurik apalenaz ohartzeko duten gaitasunaz jabeturik, “Babes”ek euren irudimena kitzikatuko duten sonoritate, material eta proposamenak jasotzen ditu, txikienekin jolaserako aukera aparta sortzeko.