“¿Dónde están los niños?” lanak helduon mundua irudikatzen duen talde-argazkia izan nahi du, non gutariko bakoitzak gure burua islatuta ikusiko dugun istorioa osatzen duten pertsonaia guzti-guztietan.
Kontakizunaren abiapuntua 8 urteko neskato baten suizidio-saiakera da. Itxura guztien arabera, eta sinesgaitza dirudien arren, neskatoa bere buruaz beste egiten saiatu da.
Maddi gaixoa ez dago bere sasoirik onenean eta inork ezingo du ekidin saiakera tragikoa.
Ikuskizunak gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: haurren osasun mentala eta gizarte bezala haiekiko dugun erantzukizuna, gizarte apurtua, krudela, antsietate handikoa eta depresiboa erakutsiz.