Toki Alai Zentroko Erakusketa Aretoak (Urkiolaklo Parketxea) hartuko du, 2025eko irailaren 21etik abenduaren 20ra, Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Naturari so / Una mirada a la naturaleza erakusketa kolektiboa.
Erakusketan 21 obra ikusi ahal izango dira, elkarteko 10 bazkidek egindakoak (Rosa María Sánchez, Angela Lizundia Olalde, Miguel Hernández, Enrique Larramendi, José María Gómez Antón, Germán Vidal Marcos, Javier Lozano, Santos Okina Latorre, Rai Bikandi eta Alberto Cimarro Larrabe), teknika askotarikoetan: pastela, akuarela, lumazko tinta (plumilla), olioa, eskultura eta argazkigintza. Lan guztiek ardatz bera dute: natura, inspirazio, emozio eta gogoetaren iturri gisa. Uste dugu artea ere badela natura ezagutzeko eta sentitzeko bide bat, hurbiltzeko modu bat, emozioz eta errespetuz. Horregatik, pozik gaude ingurune honetan erakustea, non natura baloratu eta zaintzen den.
• ? Ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30–14:30 eta 15:30–17:30