Agenda

San Fausto jaiak 2025

Larunbata 18: MOZORRO EGUNA

Txosnaguneko Etxera eguna eta Txosnetako mozorroaren gaia: “Ipuinak eta kondariak”

7:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.

7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin. 11:00–14:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).

11:00–14:00 Haur tailerrak ASEBIER elkartearen eskutik Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).

11:00 Xake txapelketa federatu gabeentzat Ezkurdin. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago edo ajedrez.durango@gmail.com

Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.

12:00 Kalejira trikitilariekin TXIRI TXIRI taldearen eskutik.

12:00 XVI. Patata tortilla txapelketa Landako Gunean. Mailak: 15 urtetik beherakoak / 16 urtetik gorakoak. Izen ematea irailaren 17tik 26ra izango da www.durango-udala.eus webaren bitartez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira irailaren 30ean.

13:00 Aperitibo musikatua LUHARTZ taldearekin Andra Mariko elizpean.

15:00 Elkartasun bazkaria txosnagunean. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

16:00–19:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).

16:00 Kontzertua txosnagunean: HEITXI eta ALAIN.

18:00 Kalejira SUGARRI fanfarrearekin.

18:30 Aireko akrobaziak eta zirkua disko musikaren erritmora PAKIPAYA konpainiaren “Shake shake shake” ikuskizun sarituarekin Ibaizabal parkean. (Euria bada, ikuskizuna bertan behera geratzen da).

18:30 Mozorro desfile koloretsua. Batu taldetxo bat eta parte hartu Madalenatik Andra Mariko elizperaino. Bukaeran, sari zozketa mundiala. (Euria bada, Andra Mariko elizpean).

Izen ematea urriaren 1etik 17ra www.durango-udala.eus webgunean.

20:00 Erromeria LUHARTZ taldearekin Andra Mariko elizpean.

21:30 Kontzertua txosnagunean: MARUXAK eta AKERBELTZ ERROMERIA.

23:00 NUEVO VERSALLES ORKESTRA Ezkurdin.

23:00-02:00 ALKOHOLEMIA KONTROLAREN STAND INFORMATIBOA Landako Guneko plazan (txosnagunean). Antolatzailea: Durangaldeko Mankomunitateko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa

Patxikotxu eta Pantxike goitik begira 1MB
Data
Calendario larunbata, 18 urria 2025 Denbora Egun osoa