Mosku, 1957. Gerra hotza eta espazioko lehia bete-betean gaude.
Laika txakurtxoak hala moduz bizirauten du Moskuko kale izoztuetan. Ez daki bere patuak Sputnik IIaren barruan espaziora eramango duenik, eta mundua orbitatuko duen historiako lehen izaki biziduna izango denik,… ezta beste batzuen botere goseak eragindako gehiegikerien biktima izango denik ere.
Zerua eta espazioaren zoragarritasunaz eta lurreko injustiziez mintzo den lan ederra.
- 2021eko Max saria familientzako ikuskizun onenari.
- 2020an Guineueta saria, ikuskizunaren ibilbideari.
- 2019an Gijongo Fetenen sortzaile eta Zuzendaritza onenari saria.
- 2019an BBVA Fundazioaren ikuskizun onena saria
- 2018an Bartzelonako kritikaren saria.
- 2019an Venus saria, ikuskizun onenari.
- 2018an Lleidako Drac D’or Saria ikuskizun eta eszenografia onenari