Harritzeko gaitasuna galdu ote dugu?
Nacho Diagok aLUZina lana aurkezten digu, argitik abiatzen den bidaia magikoa. Argiak segundoko 300.000 kilometroko abiaduran bidaiatzen du. Eguzkitik lurrerainoko 150.000.000 km-ak 8 minutu eskasean egiten ditu… ez al da txundigarria?
aLUZina antzezlanak harritzeko gaitasunaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu magiaren bidez, gizakiok argiarekiko dugun harremanaren bidez eta sortutako itzalen bitartez. Helduak eta umeak norbere jakin-minarekin lotzen dituen lana.
2022an Espainiako Elkarte Magikoen Federakuntzak magia ulertzeko modu pertsonal eta artistikoagatik saritu zuen.