Agenda

ZAPO ZEPO

Zepo frontean dago, toki arriskutsu batean, trenbidearen erdian zain egoten dena bezala. Halako batean, bera bezalako beste bat agertzen da, bera bezalakoa, baina desberdina. Beste uniforme bat, beste portaera batzuk, baina bestearekiko beldur, eta aurreiritzi berberak. Bi emakume-soldadu etsai aurrez-aurre. Eta gerra hasten da…


Beharbada gerra arraroa izango da eta pertsonaiek ez dute zertan tirorik egin behar. Badakite hitzek, begiradek eta keinuek armek baino gehiago zauri dezaketela. Dena den, biek konpartitzen duten unibertso berezi horretan beraien arteko gatazkek, irudimenezko bidaiek, eta adostasun eta desadostasunek aurrera egiten duten bitartean, zerbait bitxia gertatzen da.

Bakoitzak ezin aitortu dezakeen sentsazio gisa gordetzen duen sekretua dauka: bestearekin ondo egoten dela. Adiskidetasuna piztu da.

04-26
Data
Calendario igandea, 26 apirila 2026 Denbora 18:00  -  19:00
Lokalizazioa

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde, 12)