2027an 90 urte beteko dira, milaka euskal umek erbestera alde egin behar izan zutenetik, estatu kolpe frankistagatik. Horren harira “Intxorta 1937 elkarteak” gazteen artean transmisio historikoa jorratzeko sormen lan hau egitea erabaki zuen eta DBHko 5 ikastetxeri bota zien erronka, tartean Durangoko Fray Juan de Zumarraga eta Iurretako Juan Orobiogoitia.
Zergatik eta zertarako oroitu? Zein da memoria historikoaren
balioa? Badago historia errepikatzerik? Gaur egun orain dela
90 urteko antzeko egoeran ote gaude? Zer egin faxismoaren,
inperialismoaren eta arrazakeriaren aurrean? Badago ezer egiterik
injustiziaren aurrean?
Gogoeta sendoak eszenan, collage baten antzera loratuko direnak, musika, dantza eta antzerkiaren bidez.