Agenda

BISITA GIDATUA GAZTELERAZ - HERIOTZAREN KULTURA

Heriotzaren kultura

Bisita gidatu honetan Euskal Herriko heriotzaren kulturarekin lotutako erritu eta ohituretan murgilduko gara. Denboran zehar, heriotza ulertzeko eta bizitzeko moduak nola aldatu diren ezagutuko dugu, baita kanposantuen kokapenean, egituran eta lurperatzeko moduan izan diren bilakarak ere.

Historiaz historia, gizartearen, erlijioaren eta sinesmenen eragina aztertuko dugu, gaur egunera arte iritsi diren aztarnak ulertzeko. Gainera, galdera bitxi erantzungo diogu: kanposantua eta hilerria gauza bera al dira, ala badute esanahi eta funtzio desberdina?

Iragana eta oraina uztartzen dituen ibilbidea, gure ondare kulturalaren alderdi ezezagun baina funtsezko bat ezagutzeko.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Tabirako San Pedro
  • Durangoko hilerria
VISITAS GUIADAS DURANGO CAST
Data
Calendario larunbata, 27 ekaina 2026 Denbora 10:30  -  12:00
Lokalizazioa
 

Durangoko Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo de Durango (Kurutziaga, 38)

Erreserbak / Reservas Durangoko Turismo Bulegoan / En la Oficina de Turismo de Durango Kurutziaga, 38. Durango 94 603 39 38 / turismo@durango.eus